BERRIA euskararen eremu osoan argitaratzen den euskara hutsezko egunkari bakarra da. Era berean, BERRIA Euskarazko Komunikazio Taldea SA enpresa taldeko kidea da, zeinak helburutzat duen euskarazko prentsa eta kultur produkzioa sustatzea.
Biak ere 2003. urtean sortu ziren, euskal gizartearen laguntzaz. Geroztik, euskal komunitateak egunero albisteak euskaraz jasotzeko egunkaria egiten dihardugu, eta urte osoan, euskarazko produkzioaren aldeko apustua eginez, hainbat argitalpen kaleratzen ditugu (haurrentzako zein helduentzako liburuak, filmak eta abar), kultur ekintzak antolatu eta babestu... www.berria.info atarian, egunkariaren edizio jarraitua argitaratzen da. Bertan biltzen dira, azken orduko albisteez gain, bideoak (Berria telebistaren bitartez), euskal musikarien lan berrien aurrerapenak, blogak, inkestak...
BERRIA egunkariaren edizio jarraitua. Bertan, azkeneko albisteez gain, BERRIA telebista, blogak, webgune bereziak, inkestak eta abar argitaratzen dira.
www.berria.info
BERRIA egunkariaren barruan, larunbatero, haurrentzako gehigarria argitaratzen dugu (Mantangorri), eta igandero, Egitura eta Igandea gehigarriak, askotariko gaiak sakon aztertzen dituztenak. Gainera, garaian garaikoa aukeratuz, gehigarri bereziak argitaratzen ditugu: ikastolen aldeko festen inguruko informazioa (Nafarroa Oinez, Kilometroak...), sagardotegi garaia, herrietako jaiak...
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa