Axpe familia lau gizalditan aritu da sagardoa eta txakolina egiten, eta gaur egungo sagardotegia 1996. urtean sortu zen. Han egin eta botilaratzen dute Bizkaiko sagardoa eta txakolina. Axpe izena, berez, haien baserriaren izena da; sagardotegiaren ondoan dago baserria. Sagardotegiaren oinean Mari sorginaren iturria sortzen da, eta haren alboan dago Axpeko Koba deituriko kobazuloa. Mari sorgina Jainkosatzat zeukaten, eta bertoko baserritarrek sagardoa eskaini behar zioten, harentzat edari sakratua baitzen sagardoa. Behin sagardoa eskainita, baserritarrak atzeraka atera behar zuen kobatik, erreberentziak eginez, zeren eta lepoa emanez gero gaizki hartuko baitzuen Bizkaiko gure jainkosak. Axpe baserria, Markina-Xemeingo Atxondo auzoan dago.
Axpe baserria
Axpeko mahastiak
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa