ARTEZ Euskara Zerbitzua Kooperatiba Elkartea 1990ean sortu zen, eta lan munduan euskara sustatu, garatu eta normalizatzea da gure xedea. Mota desberdinetako hizkuntza zerbitzuak eskaintzen ditugu. Erakundeetan, sektore ezberdinetako enpresetan, elkargo eta elkarte profesionaletan, udaletan, zerbitzu enpresetan eta merkataritza arloan ematen dugu zerbitzua. Euskara lanerako edo zerbitzurako hizkuntza izateko prozesuan behar den aholkularitza teknikoa, prestakuntza eta bestelako laguntzak eskaintzen ditugu.
Euskara planak diseinatu eta garatzen ditugu eta horretan esperientzia handia daukagu. Aitzindarietakoak izan gara lan munduan Euskara Planak sustatzen eta garatzen. Itzulpen zerbitzua ere eskaintzen dugu. 20 urteko esperientzia daukagu arlo horretan. Gure lana, baina, ez da itzulpenak egitera mugatzen. Komunikazio egokiak egiteko, lagungarriak diren bestelako tresnak ere eskaintzen ditugu: Estilo Liburuak, Hiztegi Elektronikoak, e.a. Euskal papergintza sortu, banatu eta bezeroei egokitutako lanak ere egiten ditugu, euskara hutsez eta paper birziklatuaz: Agendak (komertzialak, eskolakoak eta poltsikokoak), egutegiak (mahai takoak eta poltsikokoak), artxiboak, koadernoak, jaio berrientzako produktuak, postalak (Euskal Herrikoak, gabonetakoak, eta zoriontzekoak), liburu ofizialak (aktak, kutxa, bazkideen erregistroa), bulego eta dendetarako errotuluak, inprimakiak (fakturak, entrega-agiriak, ordainagiriak, abisu orriak, ...), enpresetarako kautxu zigiluak, opariak, oroigarriak, eta abar. Hogei urteko esperientzia duen lantaldearen prestakuntza eta esperientzia eskaintzen ditugu. 20 bazkide langilez osatutako talde finkoa dugu, eta beste horrenbeste kolaboratzaile. Artez bestelako enpresen bazkide ere bada, hala nola, Kontseilua, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, Soziolinguistika Klusterra, Innobasque edota Erkide (Euskadiko Kooperatiben Federazioa) .
Artez - lantaldea
Artez - Durangoko Azokan
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa