Jada 60 urte dira Arbizun harategia ireki genuenetik, eta orduantxe sortu zen herria eta abizena bat egin dituen txistorra ospetsua. Belaunaldiz belaunaldi tradizioa mantendu nahi izan dugu gaur egun egiten ditugun produktuetan, eta horren lekuko dira urte hauetan guztietan lortutako sariak. Gure produkturik kuttunenagatik, alegia, txistorragatik, Iruñean antolatutako ‘Navarra Gourmet, Vive las verduras’ kongresuan accessit saria jaso genuen maiatzean. Baina, txistorraz gainera, beste produktu batzuk egiten ditugu: txorizo freskoa, fueta, hirugiharra eta patea.
Gure enpresa familia-enpresa da, eta 60ko hamarkadaren erdialdetik ari gara jarduera honetan. Oso instalazio handiak ditugu, produkzioa handitzeko beharrezko makineriaz horniturik. Produktu guztiak artisau-erara egiten ditugu. Gure produktu guztiak tradizioari lotutako prozesu baten emaitza dira, eta artisau-erara eginda daude primerako txerrikiarekin eta espezia naturalekin. Prozesu guztian zintzo zaintzen ditugu higiene zein osasun baldintza eta neurri guztiak.
Arbizu SAn kalitate handiko produktuak egiten ditugu, besteak beste: • Txistorrak • Lukainkak • Hirugiharrak • Pateak (Landakoa, Zizak eta Armagnac) • Fueta
Arbizu Hestebeteak egindako produktu-gama hestebeteen merkatuko osatuenetakoa da (kalitate handia du, era askotako produktuak ditu…). Arbizu SAn milaka kilo hestebete ekoizten ditugu urtean, herrialde askotan saltzen ditugunak, besteak beste: Araban, Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan, Huescan, Zaragozan, Madrilen, Bartzelonan, Toledon, Malagan…
EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa