es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Ekoizleak > Arabarte
Arabarte

Upategiaren filosofia

Gure upategiaren filosofia, hain zuzen, kalitateko ardoa egitea da, berezko izaera duena, berezia. Arabartek bere mahastiak ditu, buztin eta kare lurretan, eta, bertan, mahats bikainak biltzen ditu, gehienak tempranillo motakoak; mahatsondo batzuek, gainera, 100 urte baino gehiago dituzte.

Upategiko mahastizainek eta enologoek kontu handiz zaintzen dute prozesu guztia, mahastitik botilaraino, gure ardoak izan ditzan naturak eta gizakiaren jakintzak eman ditzaketen ezaugarririk onenak. Horren erakusgarri dira bai hemen eta bai atzerrian jasotako sari ugariak. ARABARTE TEMPRANILLO ARDOA Urrezko domina, Errioxako Aroma Bikainen Lehiaketa (2005) Qualitats-Siegel Sehr Gut, Nazioarteko Mundusvini Sari Nagusia (2005) Ardo gazterik onena, Araba Ardoa (2005) ARABARTE ARDO ONDUA Urrezko domina, Bordeleko Vinexpo Lehiaketa (2005) Zilarrezko domina, Ljubljanako Nazioarteko Lehiaketa (2005) Urrezko domina, Nazioarteko Mundusvini Sari Nagusia (2005) Urrezko domina, Errioxako Aroma Bikainen Lehiaketa (2005) Seal of Approval, Londresko Nazioarteko Ardo Lehiaketa (2005) Ardo onduetan bigarrena, Araba Ardoa (2005) ARABARTE ERRESERBAKO ARDOA Brontzezko domina, Bordeleko Vinexpo Lehiaketa (2005) Zilarrezko domina, Ljubljanako Nazioarteko Lehiaketa (2005)


Upategiaren kokapena

Arabako Villabuena herrian dago gure upategia: ARABARTE UPATEGIA Samaniegoko errepidea, z/g 01307 Villabuena (Araba)


Upategia

  • Upategia.jpg

    Arabarte Upategia

Upategiaren barru aldea

  • Arabarte barrua.jpg

    Barru aldea

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa