es | eu | cat
Euskal Herriko
kalitatezko produktuak,
ekoizlearen eskutik mundura
Saskian 0 produktu
0,00€
(BEZa barne)
Erosketa hasi
Ekoizleak > Adarrazpi Artegia
Adarrazpi Artegia
Ikusi  

Aurkezpena

Adarrazpi artegian, Mikel Beldarrain, artzainak, eta Inma Iriondok, gazta egileak egiten dugu lan. Gure baserria, Adarra mendiaren magalean dago, Urnietako Xoxoka auzoan. Jarduera nagusitzat gazta egitea dugu, arreta handiz egiten duguna, eta Idiazabalgo Gaztaren sor-marka kontrolatuaren arauak zorrozki betetzen ditugu. Azarotik ekaina bitartera egiten ditugu gaztak, urtean 4.500 kilo. Eta salmenta gehienak, gaztaindegitik bertatik egiten ditugu, hala ere, azoketara ere joaten gara. Udan, Aralar mendiko larreetara igotzen ditugu ardiak, usadioa jarraitzen dugun apurretakoak gara, eta neguan, Adarrako belardietan elikatzen ditugu. Gure ardiak ondo zaintzea da guretzat lehena, eta horri esker dugu kalitatezko gazta.


Gure artaldea

Udan Aralarren eta gainontzeko urtaroetan Adarra mendiaren magalean (Xoxokan).

  • Gure artaldea.jpg

    Gure artaldea

Gazta egiten

  • Gaztaren prozesua.jpg

    Gaztaren prozesua

bidera banaketa

EUSKAL EDITOREA SL www.euskalherrikoplaza.com - Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Gipuzkoa

Nor gara  |  Baldintza orokorrak  |  Web Mapa